2010-11-12

AMAIUR ETA AINITZE

Gan den udan lezean lanean aritu nitzen Rakeleikin, ta bere urtebetetzekotz bere bi alaben album hau oparitu nion. Erran beharra dut hantxe egin nuela, lezean, buruilan, jende gutti ibilki zelarik, eta han barna harrapatzen nuen materialarekin: kartoinak, iruzkiloreen pin'a, botikineko gasak ta espadradapoa... Huna Behekoerrotako bi nexkatxa hauendako albuma.

2010-11-08

AIREZ AIRE

Atsaldeon aspaldiko partez! etenaldi hunen ondotik hementxe nauzue berriz ere. Gaur uda aintzin egindako orri bat erakutsiko dautzuet. 3 argazki sartu behar ziren; urdina, laranja, gorria eta horia koloreak, eta teknika desberdinak. Ondarrean aski orri kargatua gelditu zen bainan nere estiloa holatsukoa izakita, emaitza arrunt gustukoa dut, (hori bai, argazkia aski txarra da! barka!). Ean zer deritzozuen.

Bona tarda, us vull ensenyar aquesta pàgina d'abans de l'estiu. S'hi havien de posar 3 fotos; fer servir els colors blau, groc, vermell i taronja; i diferents tècniques. Em va quedar una pàgina prou carregada però com que ja s'assembla al meu estil, ja m'està bé ( en camvi la foto és fatal! disculpeu-me!). A veure que us sembla a vosaltres.
Bonjour, je voulais vous montrer cette page que j'avais fait avant l'été. Il fallait mettre 3 photos, utiliser differentes techniques et les couleurs bleu, jaune, rouge et orange. À la fin j'ai eu une page très chargée, en accord avec mon style, mais j'aime bien le résultat (par contre la photo est pénible! excusez-moi!) Qu'est-ce que vous pensez?