2016-05-25

USOPOP

Egun on! Lime citron'eko lehiaketaren hirugarren erronka Florek proposatu dauku eta ez da batere errexa izan!: Kolore nagusia ubela, fondoak ez zuen paper xuria izan behar, gorria ere sartu beharra, 6 hitz bederen ta buruhezur bat edo begi bat sartu beharrak, Lime citroneko produktu bat eta asmakizun hunen erantzuna: " Musika tresna bat izan naiteke. Bidean, lanjerraren ikurra naiz. Nere 3 gailurrak lotzen badituzue nere forma izanen duzue! Nor naiz?".

Bonjour! troisième défi du Tournoi Lime Citron et cette fois-ci c'est Flore qui nous lance le défi suivant:
Couleur dominante : mauve ou violet

Contraintes :

Pas de papier blanc en fond de page

Une touche de rouge...je vous l'avait dit que ce serait pas gagné!

Au moins 6 mots sur votre page (étampe, stickers, écrit à la main, en titre bref...comme vous voulez)

Une tête de mort ou un oeil doit figurer sur votre page

À ajouter à votre création...
L'énigme suivante vous permettra de découvrir l'élément que vous devez ajouter à votre page pour obtenir un point supplémentaire :
Je peux être un instrument de musique. Sur la route je symbolise le danger. Si l'on relie mes 3 sommets ils vous donneront ma forme! Qui suis-je ?


Eta huna nere lana gan den urteko Usopop'eko Garazi eta Xabiren argazki pullit hunekin. Heldu den larunbatean izanen dugu aurtengoa, ze gogoa!!
Et voici ma page avec cette belle photo de Garazi et Xabi au festival Usopop 2015. Vivement la prochaîne édition ce samedi!




2016-05-19

LORERIK EDERRENAK

Atsalde on! Lime Citroneko lehiaketako bigarren erronka Ladybird'ek proposatzen dauku, eta huna hemen bete beharreko baldintzak: kolore berdea baitezpada, 8 hosto eta horietako bi bederen bi koloreetakoak, hizki xuriak orriaren fondoan, txapa bat hizki bat ordezkatzeko, Lime Citron markako zerbait eta asmakizun hunen elementua: "Nahiago dut nere orrietan ikusi sokan baino, nor naiz?".
Bonjour, je viens avec le deuxième défi du tournoi Lime Citron. La couleur verte est à l'honneur et c'est Ladybird qui nous défie:
Couleur obligatoire : Vert
Contraintes :
- Au moins 8 feuilles sur votre page (feuille d'arbre, de plantes, etc. sous forme d'étampe, de découpe, comme vous le voulez) dont au moins deux ayant une moitié de couleur différente.

- des lettres blanches sur le fond de page (dessinée, en relief, collée, gesso, etc.)

- Un badge pour remplacer une lettre dans le titre.

C'est un tournoi Lime Citron, donc dans le défi il doit impérativement y avoir du Lime Citron ;)
Pour celles qui n'en ont pas, il y a des étampes en téléchargement gratuit que vous pouvez imprimer juste ici :  http://limecitron.com/numeriques_gratuites.html


À ajouter à votre création...

L'énigme suivante vous permettra de découvrir l'élément que vous devez ajouter à votre page pour obtenir un point supplémentaire :
Je préfère en voir sur mes pages que sur la corde! Qui suis-je ?

Eta huna nere orria:
Et voici ma page:





2016-05-15

LIME CITRON LEHIAKETA

Arratsalde on! Québec'eko Lime Citron etxeak bigarrenez antolatu du bere lehiaketa ederra eta hementxe duzue Cindyk proposatutako lehenbiziko erronka. Erabili beharreko koloreak beltza, xuria eta turkesa pittat ziren. Texturak, ziliportak, zirrimarrak eta tinduak sartu behar ziren. Bakotxaren nortasunaren gaineko eskuz idatzitako textua; Lime Citron etxeko produkturen bat eta asmakizun hunen erantzunaren elementua ere sartu beharra zen: "Elektrikoa izaten ahal da, hortzetakoa eta kolore aunitzetakoa. Galtzen baduzue, ez duzue gehiago konprenituko elgarrizketa. Nor naiz?"
Bonjour! le deuxième tournoi Lime Citron est là! Je vous présente le premier défi concocté par Cindy:
À l'image de ma personnalité, qui est toujours blanche ou noire...jamais grise, les couleurs de mon défi seront le noir et le blanc.
Mais comme j'ai une personnalité plutôt éclatée, il faut ajouter une touche (petite ou grande) de turquoise!

Il doit y avoir de la texture, des éclaboussures ou de la patouille. Je fais toujours référence à ma personnalité éclatée.

Ajoutez du crayonnage ou du gribouillage... car des fois je suis un peu mêlée!

Finalement, ajoutez du journaling qui parle de vous et de votre personnalité... je sais c'est pas facile mais un défi, c'est fait pour être un peu difficile ;)

C'est un tournoi Lime Citron, donc dans le défi il doit impérativement y avoir du Lime Citron. Pour celles qui n'en ont pas, il y a des étampes en téléchargement gratuit que vous pouvez imprimer juste ici :  http://limecitron.com/numeriques_gratuites.html

À ajouter à votre création...
L'énigme suivante vous permettra de découvrir l'élément que vous devez ajouter à votre page pour obtenir un point supplémentaire :
Il peut être électrique, dentaire et d'une multitude de couleurs. Si vous le perdez, vous ne comprendrez plus la discussion. Qui suis-je ?

Bonne chance et amusez-vous bien!
Cindy

Eta huna hemen erronka huntarako nere lana:
Et voici ma réa pour ce défi:





2016-04-18

MAITE DUT

Egun on! eta hementxe dugu berriz Scrapidées'ek urtero antolatzen duen lehiaketa. Hauxe duzue sailkapenetarako proposatu zaukuten esketxa eta nere orria. Pasa zaizte beren blogetik eta ikusiko duzue jendeak ze gauza pullitak eginak dituen. Ongi izan!!
Hola! Ja tenim aquí el torneig que com cada any organitza Scrapidées. Aquest és l'esquetx que ens va proposar per les eliminatories i la meva pàgina. Aneu a fer una ullada al seu bloc, hi han coses molt xules. Que vagi bé!!
Bonjour! et voilà de nouveau le tournoi Scrapidées. Je vous montre le scketch proposé pour les éliminatoires et ma page. Je vous invite aller faire un coucou sur le blog pour voir les merveilles des participantes. Bisous!!







2016-04-08

OREINAK

Egun on! eta huna nere Monumentala erakusteko tenorea: Oreinak.
Lan hunen gauzarik zaila, nere burua, nere bizia, erdian ematea izan da. Azken hilabete hauetan nere bizi pertsonalak aldaketa haundiak izan ditu, eta hori baliatu dut nere proiekturako. Anari Alberdiren "Oreinak" kantua izan da nere inspirazio iturri nagusia. Nere burua, nere bizia, kantu hortan islaturik ikusi eta sentitu dut; eta bere hitzak nereak egin ditut. Izan nintzenaren eta izanen naizenaren artean bizi naiz, bide ertzeko seinaleetan bizi diren orein horien gisarat, beraien bizitzatik salto egiterat ausartzen ez direnak. Eta horra ni, orein bilakaturik. Ez naiz proiektua egiten hasi nitzena, ez naiz leku berean, eta ez dakit salto egiteko arrunt prest naizen oraino, bainan proiektu hau prozesu terapeutikoa bezala izan da neretako. Indarberritua atera naiz.
Nere argazkia da proiektuaren ardatza. Argazki eder hau (eta bertze batzuk hau bezain ederrak), Galder Izagirrek egina du. Bere laguntza ezinbertzekoa izan zait, nere barne bordel hartan ederki gidatu baininduen, eta bien arteko lana senditzen dut proiektu hau.
Lanaren oinarria pareta eta murruetatik kendutako afixak izan dire. Usopopekoek beren afixa ederrak eskeini zazkiten, ta afixak kolatuz eta kolatuz, kapa lodi bat lortu nuen, eta hartarat nere argazkiarekin egindako afixa erraldoia kolatu nuen. Eta ondotik, eskuak, bihotzak, sormenak eta sentimenduek egin dute bertze guzia. Hemen bada mina, trixtura eta amorrua, eta baita esperantza eta bizipoza. Hemen ni naiz. Bizian xut eta duintasunez ibili nahi duen, Anarik dioen bezala, bere aurrekari penalak bizkarrean karraio daramatzan animale izu eta ederra; ziloaren beldur egon dena beti, ziloa irteera zela ohartu arte; eta goiz gorri eta eder batean, nere barnetik salto egin eta, nere buruaz bertze...bertze bat eginen duena.
Ondoko egunetan, lan guzi hunen prozesuaren bideoa erakutsiko dautzuet. Bizkitartean, ongi bizi!! Ni Pariserat noa nere oreinekin!
 Bonjour ! Et voilà le moment de vous montrer mon Monumental : Oreinak. 
Le point difficile de ce travail a été d’y insérer ma tête et ma vie au centre. En effet, ces derniers mois ma vie personnelle a connue de gros changements et c’est ce dont je me suis servie pour ce projet.  C’est la chanson « Oreinak » de Anari Alberdi qui a été la principale source de mon inspiration. Effectivement, ma tête et ma vie se reflètent dans cette chanson,  je me suis appropriée ces paroles.  Je vis entre ce que j’ai été et ce que je vais être, de la même manière que ces cerfs vivent dans les signalisations de bord de route ; les cerfs qui n’osent pas sauter hors de leur vie. Et me voilà devenue un cerf. Je ne suis plus celle qui avait débuté ce projet, plus au même endroit, et je ne sais pas encore si je suis vraiment prête à sauter, mais je vois ce projet comme un processus thérapeutique pour moi. J’en suis sortie plus forte.
Ma photo est le centre de mon projet. Cette belle photo (et il y en a d’autres aussi belles) a été prise par Galder Izagirre. Son aide a été primordiale, car c’est lui qui m’a aidée dans mon chaos intérieur et je sents ce projet comme un travail de nous deux. Les affiches trouvées sur les murs sont la base de ce travail. Les membres d’USOPOP m’ont offert leurs belles affiches, et c’est en collant à plusieurs reprises que j’ai obtenu une grosse couche et c’est là-dessus que j’y ai collé ma photo géante. Et en suite ce sont mes mains, mon cœur, la créativité et les sentiments qui ont fait le reste. Vous y trouverez du mal, de la peine, de la haine mais aussi de l’espérance et de la joie de vivre. C’est moi. Celle qui veut vivre digne et la tête haute.
Ces prochains jours je vous montrerai le processus de tout ce travail en vidéo. Entre temps, portez- vous bien !! Moi je vais à Paris avec mes cerfs !




2016-04-07

MONUMENTAL SCRAP

Arratsalde on deneri, gaur sekulako berri onarekin heldu naiz! Nere azken hilabete hauetako ilusioa zuekin partekatzen ahal dut iada, eta ezin gehiago mingainaren puntan kontu!!! Badoa:
Zuetako aunitzek ezagutuko duzue eta jakinen duzue apirilean Paris izaten dela eskraparen zentroa. Egun hauetan han ospatuko da "Version Scrap" saloina, Europako garrantzitsuena, eta bertan "Monumental Scrap" erakusketa izanen da. Formatu haundiko eskrapako sorkuntzaz eginiko erakusketa da, eta aurten bertan parte hartzeko gonbidapena eta xantza izan nuen! Hemendik eskerrak banatu nahiko nituzke:
Scrapbuttons talde antolatzailea eskertu nahiko nuke, bai ni gonbidatzeagatik, eta bai hau dena antolatzen egin duten lanarengatik. 
Galder Izagirre bere argazki ederrarengatik, aholkuengatik, eta proiektu honetan nere ondoan izateagatik.
Anari Alberdi, bere kanta "Oreinak" nere lanaren inspirazioa izan baita, eta nitan sinesteagatik.
Xabi Luberriaga lanaren egurrezko egitura egiteagatik.
Olivier Harotzarena lana karraiatzeko kutxa eta kudeaketak egiteagatik.
Ganix Mitxelena eta Jaione Irigoien musikaren lan teknikoekin laguntzeagatik.
Ainara Lasa eta Elurre Iriarte nere sortze krisietan aholkua emateagatik eta nitan sinesteagatik.
Joanes Gartzia eta Xantal Maya kantaren itzulpen lanak egiteagatik.
Maiena Gartzia bere orein burua prestatzeagatik.
Usopop bere afixa ederrak emateagatik.
Pettan eta Garazi Belda lan guzti hunen albo kalteak pairatzeagatik.
Hontzainikoak posta lanengatik.
Eta gisa baterat edo bertzerat nere ondoan egon, lagundu eta animatu nauzuen guzieri, milesker bihotzez!! 
Salto egiteko prest naiz!
Erakusketaren informazio  guzia Monumental Scrap'aren blogean atxemanen duzue; eta ez bazarate Version Scrap'erat gaten ahal, ondoko egunetan bertan ikusten ahalko dituzue parte hartzaile guzien XXL formatuko lan guziak.
Hementxe uzten datzuet nere lanaren argazki zonbait, eta bihar goizetik aintzin, hementxe ikusten ahalko duzue osorik. Ongi izan!!

Bona tarda a tothom! avui vinc amb una bona nova! Ja puc compartir amb vosaltres la meva il·lusió d'aquests darrers mesos: alguns de vosaltres ja sabeu que al abril Paris és el centre del scrap. Aquests dies es celebra el "Version Scrap", el saló de scrap més important  d'Europa, i on serà l'exposició "Monumental Scrap". Enguany he tingut l'honor i la sort de participar en aquesta exposició de creacions de scrap en gran format; i des de aquí volia agrair a:
L'equip organitzador de Scrapbuttons per convidar-me a participar-hi i per la gran feina que han fet organitzant i coordinant tot aquesta feina.
Al Galder Izagirre per les magnífiques fotos que em va fer, pels seus consells, i per acompanyar-me en aquest projecte.
A l'Anari Alberdi, perquè la seva cançó "Oreinak" ha sigut la meva inspiració, i per creure en mi.
Al Xabi Luberriaga per fer-me l'estructura de fusta que aguanta la bèstia.
A l'Olivier Harotzarena per fer-me la caixa de fusta i les gestions del transport de la bèstia.
Al Ganix Mitxelena i la Jaione Irigoien per ajudar-me amb la part tècnica de la música.
A l'Ainara Lasa i l'Elurre Iriarte pels consells en els moments de crisis creativa i per creure en mi.
Al Joanes Gartzia i la Xantal Maya per les traduccions de la cançó.
A la Maiena Gartzia per deixar-me el cap de cérvol per la música.
A Usopop per donar-me els seus cartells tan xulos.
Al Pettan i la Garazi Belda per aguantar tots els danys col·laterals.
Als d'Hontzainia per fer les feines de correu.
I a tots els que d'una manera o una altre han estat al meu costat, m'han animat i m'han ajudat, moltes gràcies de tot cor!!
Ja estic preparada per saltar!!
Trobareu tota l'informació d'aquesta exposició al bloc de Monumental Scrap, on si no podeu anar al Version Scrap, els propers dies hi descobrireu totes les obres de format XXL de tots els participants
Us deixo unes fotos del projecte, i a partir de demà al matí podreu veure'l sencer aquí. Que vagi bé!

Bonjour à tous, aujourd'hui je viens avec une bonne nouvelle!! C'est maintenant que je peux dévoiler mon travail de ces derniers mois. Certains d'entre vous savent qu'au mois d'avril Paris est la ville du scrap. Ces jours-là se déroulera le salon le plus important d'Europe, "Version Scrap", et on y retrouve l'exposition "Monumental Scrap", une exposition de créations de scrapbooking de grand format  où j'ai eu l'honeur et la chance de participer cette année. Je profite de ces lignes pour remercier:
L'équipe Scrapbuttons pour m'avoir invitée à y participer, et pour leur travail de coordination et d'organisation.
Galder Izagirre pour ses magnifiques photos, ses conseills et pour m'avoir accompagnée dans ce projet.
Anari Alberdi, car sa chanson "Oreinak" a été la source de mon inspiration, et pour avoir cru en moi.
Xabi Luberriaga pour avoir construit la structure de la bête.
Olivier Harotzarene pour avoir construit la caisse en bois et avoir géré le transport
Ganix Mitxelena et Jaione Irigoien pour m'avoir aidé au sujet technique de l'aspect musical de mon projet.
Ainara Lasa et Elurre Iriarte pour leurs conseils à mes moments de doutes de création, et pour avoir cru en moi.
Joanes Gartzia et Xantal Maya pour les traductions de la chanson.
Maiena Gartzia pour m'avoir prêté la tête du cerf pour la musique.
Usopop pour m'avoir offert ses belles affiches.
Pettan et Garazi Belda pour avoir supporté les "dommages collatéraux".
La famille d'Hontzainia pour m'avoir prêté leur boîte à lettres.
Et toutes les personnes qui d'une façon ou d'une autre ont été à mes côtés, m'ont encouragée et aidée, merci de tout coeur!!
Là je suis prête à sauter!!
Toutes les infos sur cette exposition sur le blog Monumental Scrap. Et si d'ailleurs vous ne pouvez vous rendre à Version Scrap, vous y découvrirez durant les prochains jours toutes les oeuvres format XXL des participantes.
Je vous montre quelques aperçus du projet, et je vous donne rendez-vous ici demain matin pour un nouvel article qui vous dévoilera ma réalisation. À demain!










2016-02-25

ZUEKIN BETI ONGI

Arratsalde on! neguko egun gris eta euritsu huni kolore pittat ematerat heldu naiz orri hunekin. Ongi izan!!
Bona tarda! vinc a posar una nota de color en aquest dia gris i plujós d'hivern amb aquest LO. Salut!!
Bonjour! je viens vous donner la touche de couleur en ce jour d'hiver gris et pluvieux. À la prochaîne!!









2016-01-27

IRRIZUA

Urte berri on! Azken hilabete hauetan bloga hau pausan izan ondotik, urtearekin baterat abiarazi nahiko nuke berriz.  Gan den urteko "La Scrappeuse de l'année"rako egin nuen orria erakutsiko dautzuet. Gaia, zure buruaren ezaugarri bat zen, eta ingurukoei nitaz galdetuta eta hauxe erran zuten nitaz: irrizua nitzela. Beraz, urtea hasteko, nere ahotik ezabatu nahi ez dutan irriñoaren orria erakutsiko datzuet. Nere estiloko orria da, neonek egindako hizkiekin, zirriborroak, tinduak eta paper muturrak birziklatuz. Ean maite duzuen!

Bon any! Després de tenir el bloc en modo pause durant aquests mesos , el voldria tornar a engegar amb l'any nou. Us vull ensenyar un LO que vaig fer per "La Scrappeuse de l'année" de l'any passat. El tema era una qualitat teva, i després de demanar al meu voltant com em veien, em van dir que era riallera. Així és que per començar l'any, he decidit ensenyar-vos el LO del somriure que no vull esborrar de la meva boca. És molt del meu estil, amb lletres fetes per mi, gargots, tintes i paperets reciclats. A veure si us agrada!

Bonne Année!! Après avoir laissé reposer le blog pendant des mois, j'ai envie de le redémarrer avec la nouvelle année. Je veux vous montrer une page que j'avais fait pour l'edition de "La Scrappeuse de l'année" de l'année dernière. Le thème était une qualité de vous, et après avoir demandé autour de moi, on m'a dit que j'étais souriante. Donc pour commencer l'année, j'ai décidé de vous montrer une page sur le sourire que je ne veux pas effacer de ma bouche. C'est une page dans mon style, avec des écritures à la main, des gribouillages, des encres et des bouts des papiers recyclés. J'espère qu'elle vous plaira.